Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Administrazio erregistroak
 

Eraketa

Elkarteak eratzeko, behin-betiko nahiz behin-behineko izaerarekin, hartarako erabakia hartu behar dute hiru pertsona fisikok edo gehiagok, edo hiru pertsona juridiko publiko edo pribatuk edo gehiagok; pertsona horiek konpromisoa hartuko dute legezko, guztientzako eta interes orokor nahiz partikularreko helburuak lortzeko asmoz ezaguerak, baliabideak eta jarduerak batera jartzeko, eta elkartearen estatutuak egingo dituzte haren funtzionamendua eta jarduna arautzeko.

Elkarte horiek nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izango dute, eraketa-akta agiri publikoan edo pribatuan egilesten diren unetik bertatik.

Halaber, elkarte horiek Federazioa, Konfederazioa edo Elkarteen Batasunak sortu ahal izango dituzte, eta Erregistroan inskribatu ahal izango dira.

 

Agiriak:

Elkarte baten sorrera inskribatzeko aurkeztu behar diren agiriak. Estatutuak barne. (RTF, 204 KB)

Pertsona juridikoek aurkeztu behar dituzten dokumentuak. (DOC, 31 Kb)

Gurasoen elkarteak aurkeztu behar dituzten dokumentuak. (DOC, 206 KB)

Eratutako federazio, konfederazio eta elkarte-batasunen estatutu-eredua. (DOC, 103 KB)

 

 

Azken aldaketako data: 2015/07/23
Euskadi, auzolana