Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Administrazio erregistroak
 

Herri onurako elkarteak

 

Eusko Jaurlaritzak herri-onurako izaera aitortu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei, baldin eta indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-,altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Herri-onura diskrezionaltasunez aitortuko da, elkarteak aurrera eramandako xedeek eta jarduerek jasotzen duten balorazioaren arabera.

Eusko Jaurlaritzak aitortuko du herri-onura, Gobernu Kontseiluak onetsitako dekretu baten bidez. Dekretu-proposamena gaiaren arabera dagokien sailek eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; eta azken sail horrek izapidetuko ditu prozedura, eta horretan sor daitezkeen auzi guztiak.

Herri-onuraren aitorpena ezeztatu ahal izango da, Dekretu bidez beti ere.

Bai aitorpena, bai aitorpenaren ezeztapena Aldizkari Orokorrean publikatuko dira.

Herri-onurakotzat aitortu diren elkarteek une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen eskubide, onura eta salbuespenez ?ekonomikoak, administratiboak, zergen arlokoak eta sozialak ? gozatzeko eskubidea izango dute.

Ordainetan, aurreko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak aurkeztu behar dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, ekitaldi hori amaitu eta hurrengo sei hilabetetan; horrekin batera, ekitaldi horretan elkarteek burutu dituzten jarduerak deskribatzen dituen txosten bat ere aurkeztu behar dute.

Orobat, Herri Onurako Elkarteen Babesletzak haien jarduerei eta funtzionamenduari buruz eskatzen dizkien informazio eta agiri guztiak eman behar dizkiote Babesletzari.

Eusko Jaurlaritzak herri-onurako izaera aitortu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei, baldin eta indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-,altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Herri-onura diskrezionaltasunez aitortuko da, elkarteak aurrera eramandako xedeek eta jarduerek jasotzen duten balorazioaren arabera.

Eusko Jaurlaritzak aitortuko du herri-onura, Gobernu Kontseiluak onetsitako dekretu baten bidez. Dekretu-proposamena gaiaren arabera dagokien sailek eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; eta azken sail horrek izapidetuko ditu prozedura, eta horretan sor daitezkeen auzi guztiak.

Herri-onuraren aitorpena ezeztatu ahal izango da, Dekretu bidez beti ere.

Bai aitorpena, bai aitorpenaren ezeztapena Aldizkari Orokorrean publikatuko dira.

 

ONURA PUBLIKOKOTZAT JOTZEKO PROZEDURA HASTEA;

Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz, elkarte bat onura publikokotzat jotzeko dokumentazioa aurkezteko eta prozedura hasteko modua hauxe da:

1.– Elkarte bat onura publikokotzat jotzeko, lehenik eta behin Babesletzari eskabidea bidali behar zaio. Eskabidea behar bezala sinatu beharko du elkarteko lehendakariak, eta hor elkartearen izena eta gainerako erregistro-datuak adierazi beharko dira.

 

2.– Eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

a) Onura publikoa aitortzeko adierazpena eska dezakeen elkartearen organoak hartutako erabakiari buruz idazkariak emandako akta edo ziurtagiria, lehendakariaren oniritzia jaso duena, bertaratutakoen ehunekoa eta bozketaren emaitza adierazita. Erabaki horretan justifikatuta egon beharko dira onura publikoa aitortzeko dauden arrazoiak, bilatzen diren helburuak eta aurrera eraman diren jarduerak kontuan harturik.

b) Aipatutako elkarteak gutxienez azken hiru urtean egin dituenen memoria, estatutuetan agertzen diren helburuak benetan bete ohi dituela egiaztatzeko.

c) Bukatutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetako urteko kontuak; honako hauek jasoko dira bertan: balantzea, emaitzen kontua eta memoria ekonomikoa.

d) Dagokion foru-ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, egiaztatzeko erakundeak beteta dituela dagozkion zerga-betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekikoak ere.

e) Hala badagokio, izen handiko erakunde publikoen edo pribatuen atxikipenak edo aldeko txostenak, eskaria babesten dutenak.

 

3.– Jardueren Memorian honako hauek zehaztuko dira:

a) Elkarteak dituen bazkide fisiko nahiz juridikoen kopurua.

b) Memoriak barne hartutako garaian aurrera eramandako jarduerak eta emandako zerbitzuak, baldin eta elkarteko bazkideei barik hirugarrenei on egiteko izan badira nagusiki.

c) Aurrera eramandako jarduerak bete nahi diren interes orokorreko helburuei egokituta daudela adierazten duen ziurtagiria.

d) Elkarteak ematen dituen jardueren edo zerbitzuen onuradunen edo erabiltzaileen kopurua, eta halakotzat joak izateko bete behar dituzten baldintzak.

e) Elkarteak dituen giza baliabideak, bereziki adierazita elkarteak lan- edo zerbitzu-harremanen bidez kontratatutakoak, bazkideak diren edo ez aipatuz.

f ) Elkarteak dituen bitarteko materialak edo baliabideak, bereziki adierazita jasotako edo hitzemandako laguntza edo diru-laguntza publikoak, eta nola aplikatuko diren, bai eta estatutuetan jasotako helburuak beteko direla bermatzeko dituen antolamendu-moduak ere.

g) Gobernu-organoko kideek jasotzen dituzten ordainsariak, hain zuzen ere, organo horretako kide izateagatik dagozkien funtzioez besteko zerbitzuak egiteagatik ematen zaizkienak.

 

4.– Baldin eta eskabidea behar bezala beteta ez badago edo artikulu honetan eskatutako agiriak falta baditu, Babesletzako arduradunak elkarte eskatzaileari hamar eguneko epea emango dio akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko, eta zera ohartaraziko zaio: eskatutakoa egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrek ez du esan nahi, ordea, administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.

 

Azken aldaketako data: 2015/04/30
Euskadi, auzolana