Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Terrorismoaren biktimentzako laguntza eta haientzako laguntzen kudeaketa, ekainaren 19ko 4/2008 Legea eta azaroaren 9ko 290/2010 Dekretua

Proiektua

Helburuak

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak terrorismoaren biktimei laguntzen die, 290/2010 Dekretuak, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duenak, xedatzen duenarekin bat. Ildo horretan, kalte materialengatiko espedienteak bideratzen ditu —zorionez, gero eta gutxiago—, eta, batez ere, laguntza psikologikoa, ikasketetarako laguntza, lan-arloko laguntza eta etxebizitzarako laguntza emateko espedienteak, terrorismoaren biktimen oinarrizko beharrei egokiro erantzuteko, betiere, Eusko Jaurlaritzaren barruan etxebizitza- eta enplegu-arloko eskumenak dituzten sailekin elkarlanean eta haiekin koordinatuta.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/15
Euskadi, auzolana