Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3227

36/1998 ERABAKIA, ekainaren 23koa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo teknikoen lanbide-taldeko biologoaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzeko dena.

Osakidetzako urtarrilaren 22ko 90/1998 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo tenikoen lanbide-taldeko biologoaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko.

Epaimahaiak oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin–behineko zerrenda egin duenez, deialdi horretako 5.3.1. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo teknikoen lanbide-taldeko biologoaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrenda erabaki honen eranskinean agertzen da.

Bigarrena.– Eranskin horretan agertzen diren hautagaiek kategoria horretako hautaprobak deitzen dituen deialdiko 5.3.2. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Dokumentazioa aurkezteko epea hamar (10) egun baliodunekoa izango, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariari hamar (10) egun balioduneko epean, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 23a.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria,

IÑAKI FERNÁNDEZ MENDIZABAL.


Azterketa dokumentala