Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3228

37/1998 ERABAKIA, ekainaren 23koa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialistaren (hainbat espezialitatetan) eta farmazilarien kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzeko dena.

Osakidetzako abenduaren 23ko 3218/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialistaren (hainbat espezialitatetan) eta farmazilarien kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko.

Espezialitate batzuetako epaimahaiek oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin–behineko zerrendak egin dituztenez, deialdi horretako 5.3.1. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako erakunde sanitarioetan, endokrinologia eta nutrizioko mediku espezialistaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrenda erabaki honen eranskinean agertzen da.

Bigarrena.– Eranskin horretan agertzen diren hautagaiek kategoria horretako hautaprobak deitzen dituen deialdiko 5.3.2. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Dokumentazioa aurkezteko epea hamar (10) egun baliodunekoa izango, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariari hamar (10) egun balioduneko epean, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 23a.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria,

IÑAKI FERNÁNDEZ MENDIZABAL.

ERANSKINA / ANEXO

ENDOKRINOLOGIA ETA NUTRIZIOA / ENDOCRINOLOGIA Y NUTRICIÓN

OPOSIZIO-FASEA GAINDITU DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA PUNTUAZIO-HURRENKARAN

RELACIÓN DE ASPIRANTES QUE HAN SUPERADO LA FASE DE OPOSICIÓN POR ORDEN DE PUNTUACIÓN

NAN IZEN-ABIZENAK PUNTUAZIOA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS PUNTUACIÓN

16258068 ESCALADA SAN MARTIN FRANCISCO JAVIER 102,77 14601649 PAJA FANO MIGUEL 99,09

30574205 ESPIGA ALZOLA JAVIER 98,55

30600085 VILLAR GARCIA GONZALO 96,70

14960455 GUIMON BARDESI AMADA 93,17

13753517 PEDRAJA MURGOITIO ROSARIO 90,42

30610622 UGARTE ABASOLO MARIA ESTIBALIZ 90,29

30574546 GARCIA FERNANDEZ MARIA YOLANDA 88,81

34091373 IZUZQUIZA ECHEZARRETA ANA JOSE 87,78

16274480 ANDA APIÑANIZ EMMA 86,51

13298770 PEREZ CORRAL MARIA BEGOÑA 85,34

33419722 IRIARTE BEROIZ ANA 85,29

15980795 ARANBURU CALAFEL MAITE 85,01

14950749 RUIZ DE GORDEJUELA SAENZ DE NAVARRETE JULIO 75,76

16283409 MALDONADO CASTRO GONZALO FERNANDO FERNANDO 70,75


Azterketa dokumentala