Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3230

40/1998 ERABAKIA, ekainaren 25ekoa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialistaren kategorian (hainbat espezialitatetan), estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzeko dena.

Osakidetzako abenduaren 23ko 3218/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialistaren kategorian (hainbat espezialitatetan), estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko.

Espezialitate batzuetako epaimahaiek oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin–behineko zerrendak egin dituztenez, deialdi horretako 5.3.1. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako erakunde sanitarioetan, medikuntza intentsiboko mediku espezialistaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrenda erabaki honen eranskinean agertzen da.

Bigarrena.– Eranskin horretan agertzen diren hautagaiek kategoria horretako hautaprobak deitzen dituen deialdiko 5.3.2. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Dokumentazioa aurkezteko epea hamar (10) egun baliodunekoa izango, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariari hamar (10) egun balioduneko epean, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 25a.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria,

IÑAKI FERNÁNDEZ MENDIZABAL.

ERANSKINA / ANEXO

MEDIKUNTZA INTENTSIBOA / MEDICINA INTENSIVA

OPOSIZIO-FASEA GAINDITU DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA PUNTUAZIO-HURRENKARAN

RELACIÓN DE ASPIRANTES QUE HAN SUPERADO LA FASE DE OPOSICIÓN POR ORDEN DE PUNTUACIÓN

NAN IZEN-ABIZENAK PUNTUAZIOA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS PUNTUACIÓN

16242089 CASTILLO ARENAL, CARLOS 105,388

30563977 MUÑOZ MARTINEZ, TOMAS 80,766

14588149 SANTA COLOMA URANGA, BITOR ANDONI 75,177

14600493 AREITIO CHASCO, IGNACIO 68,677

30607060 PEREZ LEJONAGOITIA, CARLOS 67,388

16276996 URTURI MATUS, JOSE ANTONIO 66,699


Azterketa dokumentala