Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3231

AGINDUA, 1998ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1997/98 ikasturterako Karmele Alzueta saria deitzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Berriztapen Proiektuak egitea bultzatu ohi du, hala deialdi espezifikoen bitartez, nola aipatu ikastetxeetan irakasteko edo antolatzeko praktikan berriztapenak sartzeko jarduerak zuzenean proposatuz eta diruz lagunduz.

Halaber, Sailak jakin badaki deialdi horietatik kanpo badirela kezkak ikastetxeetan, eta are gehiago une honetan, non LOGSEaren ezarpena dela eta hezkuntza-sistema horrenbeste aldaketa ari den pairatzen; aldaketa horiek, hezkuntzan kalitatea hobetzeko asmoz esperientzia berriztatzaileak egitea mesedetzen dute.

Beste alde batetik, Euskal Eskola Publikoaren Legeak, 48. atalean, hezkuntza berriztapenerako proiektuak ikastetxeen pedagogi autonomiaren adierazpentzat hartzen ditu.

Horregatik, aipatu Proiektuei eta esperientziei bultzada handiagoa eman nahian, eta horrela, irakaskuntzan, bai ikasgela barruko jardueran bai Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako antolaketa eta koordinazio alderdiei dagokienez, kalitate handiagoa lortzen lagunduko duten mekanismoak indartzeko.

XEDATU DUT:

1. atala.– 1997/98 Ikasturtean Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan garatutako Berriztapen Proiektuetarako Karmele Alzueta saria deitzen da. Sari honen zenbatekoa 2.500.000 PTAkoa izango da.

2. atala.– Karmele Alzueta Saria berriztapen lan hoberenerako 2.500.000 ptakoa izango da

3. atala.– Sari honetan parte har dezake Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko edozein ikastetxek, bertan Berriztapen Proiektu bat garatu bada 1997/98 ikasturtean. Beraz, ez da beharrezkoa izango Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste deialdi batean parte hartu izatea. Soilik kanporatua geratuko da orain arte egindako deialdia irabazi duen zentroa.

4. atala.– Eskabideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Pedagogi Berrikuntza Zerbitzuan (Wellingtongo dukea z/g. 01010 Vitoria-Gasteiz) edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko 38.4 atalean aurrikusitako edozein bulegotan aurkeztuko dira, honako agiriekin batera:

1) I. Eranskinean agertzen den eskaria.

2) 97/98 ikasturtean proiektua garatu dela egiaztatzen duen ikastetxeko OOGeko lehendakariak sinatutako eskabidea.

3) Egindako proiektuaren memoria, lau aletan, gutxienez honako puntuak jasoko dituena:

a) Proiektuaren deskribapen laburra.

b) Garatu deneko testuinguruaren ezaugarri orokorrak eta zehatzak.

c) Helburuen lorpen-maila:

• Hasieran proposatutakoak.

• Proiektuaren bukaeran lortutakoak.

d) Proeiktuan erabilitako ebaluazio-prozesuaren laburpena. e) Ondorioak:

• Proiektuaren lorpenak.

• Zentroan eduki duen eragina.

f) 98/99 ikasturterako aurreikuspenak (jarraitu, orokortu,… egingo den)

g) Parte hartuko duten irakasleen zerrenda, proiektuaren koordinazioaren arduraduna adieraziz.

h) Prestatutako materialak (prestatu baldin badira).

5. atala.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratzen denetik hilabeteko izango da.

6. atala.– Karmele Alzueta saria Hezkuntza sailburuak emango du honakoek osatzen duten Hautaketa Batzordearen proposamenez. Honako hauek dira Hautaketa-Batzorde hori, aipatutako sailburuak izendatuta Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariaren proposamenez, osatzen dutenak:

• Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria edo esku ematen dion pertsona, lehendakari gisa jardungo duena.

• UPV / EHUko katedratiko bat.

• Batxilergoko Ikuskatzaile koordinatzailea.

• Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde buruak.

• Pedagogi Berriztapenerako zerbitzuburua.

• Pedagogi Berriztapen Zerbitzuko teknikari bat.

7. atala.– Aurreko idazatian aipatu proposamena prestatzeko Hautaketa-Batzordeak II. Eranskinaren irizpideak izango ditu kontuan.

8. atala.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabetetan argitaratuko da behin betiko erabakia EHAAn, zentro saritua zehaztuko duelarik. Berariazko erabakirik eman ezean horretarako ezarritako epean, partaide bakoitzak bere proiektua ez dutela saritu ulertu beharko du. Erabakia emanda sariaren ordainketa egingo da.

9. atala.– Saritutako ikastetxeak Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunen barruan, eskatuko duten informazio guztia eskaini beharko du.

10. atala.– Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak deialdi hau behar bezala gara dadin neurriak hartuko ditu.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Prozedurari dagokionez oinarrietan aurreikusten ez den guztirako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko 20/1992 Legea aplikatzea.

Bigarrena.– Deialdia eta bere oinarriak, baita horretatik eratorritako administrazio-egintza guztiak, aurkatu ahal izango ditu interesdunak azaroaren 26ko Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko 30/1992 Legeak eta Administrazio-auzigaietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak ezartzen duten epean eta eran.

Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA ESKAERA / ANEXO I INSTANCIA

1997-98 Karmele Alzueta Saria / Premio Karmele Alzueta 1997-98

Zentruaren datuak / Datos del centro

Izena / Nombre:

Publikoa / Público:

Itunpekoa / Concertado:

Pribatua / Privado:

Helbidea / Dirección:

Herria / Localidad: Posta kodea / Código Postal: .............................

Probintzia / Provincia: Telefonoa /

1. Ikastetxeko ohiko jardueretan proiektuaren integrazio-maila

– Ikastetxearen urteko planean izatea

– Ikasketxearen ikasketa-proiektuan izatea

– Ikasgelaren programazioan izatea (punto 1eraino).

2. Helburuen argitasuna eta arrazoizko epe batean horiek lortzeko posibilitatea

– Helburuak proiektuan argiak agertzea

– Egiteko bidezko epeak azaltzea

– Ekintzen koherentzia helburuei dagokienez (punto 1eraino).

3. Garatutako jardueren pertinentzia

– Ikasleen jarduerak izatea

– Irakasleen jarduerak izatea

– Ekintzen koherentzia helburuei dagokienez (punto 1eraino).

4. Proiektuaren kudeaketa kalitatea

– Lan-planak aurrikusiak edukitzea

– Koordinazio-neurrien argitasuna

– Beharrezkoak izango diren partaideen akordioak izatea (punto 1eraino).

5. Jarraipenerako proposamenen kalitatea eta proiektuaren ebaluazioa

– Proiektuaren barruko jarraipenerako jarraibideen izatea

– Autoebaluazio jarraibideen izatea

– Proiektuaren ebaluaketaren emaitzak izatea (punto 1eraino)

6. Proiektuaren ikuspegi diziplinanitza (1 puntu).

– Oinarrizko curriculumaren elementuak sartzen ditu

– Jakintzagaien elementuak aukerakoetan sartzen ditu

– Beste eskola-jarduera batzuk sartzen ditu (punto 1eraino).

7. Ikasleen motibazioaren hazkundeari ekarpena

– Ikaslegoak ezagutzen du eta proiektuaren helburuetan parte hartzen du

– Ikaslegoak, proiektua osatzen dituzten ekintzen diseinuan parte hartzen du

– Badira jarduerak (punto 1eraino).

8. Teknologia berrien inplikazioa

– Teknologia berrien erabilpena

– Teknologia berrien moldaketa ikasleengan

– Teknologia berrien moldaketa helburuetarako (punto 1eraino).

9. Proiektuaren hedatze/orokortze aukerak

– Beste ikastetxe batzuei jakinarazi egin da

– Baliabide arruntekin egin daiteke

– Ohiz kanpoko baliabideak beharrezkoak dira (punto 1eraino).

10. Prestatutako materialen kalitatea, hala badagokio

– Irudiak, ikurrak, irakaspenak baditu

– Ikasleentzat material edukitzea

– Irakasleentzat material edukitzea (punto 1eraino).


Azterketa dokumentala