Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3235

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 23koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, 1995eko irailaren 13ko Erabakia aldatzen duena. Azken erabaki horrek Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda kudeatzeko argibideak onartzen ditu.

Irakaskuntza Ertain Teorikoen eta Lanbide Heziketa Praktikoen mailekin bat datozen eta kidekoak diren gaien taula argitaratu eta horren aldaketak egin ziren, honako erabakien bidez: 1995eko abenduaren 5eko Erabakia (1995eko abenduaren 20ko EHAA), 1995eko abenduaren 27ko Erabakia (1996ko urtarrilaren 8ko EHAA), 1996ko urtarrilaren 19ko Erabakia, (1996ko otsailaren 2ko EHAA), eta 1996ko irailaren 24ko Erabakia (1996ko urriaren 2ko EHAA). Hori guztia aztertu ondoren, zenbait aldaketa egiteko beharra ikusi da, gehienak lan-merkatura lizentziatu berriek irteten dutelako. Izan ere, horien titulazioak berezitasunen bat irakasteko egokitzat jotzen dira, baina ez daude aipatutako tauletan.

Hori dela-eta, honakoa

XEDATU DUT:

1. atala.– Bat datozen eta kidekoak diren gaien taulan, ondorengo berezitasunaren titulazioaren lehentasuna aldatzea:

Ingeniaritza Kimikoa 0202- Fisika eta Kimika 1 antzekotasuna

2. atala.– Bat datozen eta kidekoak diren gaien taulan, ondorengo titulazioak eranstea, berezitasun hauetarako eta zehazten diren kidekotasunekin:

Biokimikako lizentziatura 0202- Fisika eta Kimika 1 antzekotasuna

Enpresen Administrazioa 0205- Ekonomia 1 antzekotasuna

eta Zuzendaritzako lizentziatura

Politika Zientziak eta Administrazio 0205- Ekonomia 1 antzekotasuna

Zientzietako lizentziatura

Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako 0205- Ekonomia 1 antzekotasuna

lizentziatura

0224- Matematika 1 antzekotasuna

Psikopedagogiako lizentziatura 0256- Psikologia/Pedagogia 1 antzekotasuna

0428- Haurtzaindegiko Teknologia 1 antzekotasuna

0528- Haurtzaindegiko Praktikak 1 antzekotasuna

0132- Filosofia 2 antzekotasuna

0415- Osasun Teknologia 2 antzekotasuna

0515- Osasun Praktikak 2 antzekotasuna

Itsasgintza Zibileko lizentziatura 0401- Teknologia 1 antzekotasuna

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako lizentziatura 0202- Fisika eta Kimika 1 antzekotasuna

3. atala.– Ordezkapen-eskaintza bati uko egiteko, zerrendatik kanpo geratu gabe, edozein motatako lan-kontratua edo ikasketa–beka izatea onartuko da. Lan-kontratuaren kasuan justifikazio-agiri bi aurkeztu beharko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Erabaki honen aurka eta Hezkuntza sailburuordearen aurrean errekurtso arrunta jartzeko aukera izango dute interesatuek. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Erabaki hau argitaratzen denetik.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra Erabaki honek.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 23a.

Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,

JESÚS MARÍA LAKARRA ARRASTIA.


Azterketa dokumentala