Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3236

ERABAKIA, ekainaren 25ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena, enpresari erakundeen eta sindikatuen berezko jardunetako prestakuntza-ekintzak gauzatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duen urriaren 29ko 244/1996 Dekretuan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena.

Publizitate printzipioa betez, dirulaguntza publikoak ematean gauzatu beharrekoa baita, otsailaren 3ko 13/1998 Dekretuaz aldatutako urriaren 29ko 244/1996 Dekretuak, 8.2. atalean, zehazten duenez, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Nolanahi ere, erabakia berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.

Horiek horrela, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Enpresari erakundeen eta sindikatuen berezko jardunetako prestakuntza-ekintzak garatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duen urriaren 29ko 244/1996 Dekretuaren bidez 1998an emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Zerrendan espedientearen zenbakia, entitate onuradunen izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa azalduko dira, erabaki honen I. eranskinean agertzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 25a.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea,

JOSÉ MARÍA ECHEGARAY FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Espedientea ENPRESA DIRULAGUNTZA

Expediente EMPRESA SUBVENCIÓN

98B779 (lehen / anterior: 98B003) A.S.L.E. 2.799.101

98B781 (lehen / anterior: 98B005) CC.OO. DE EUSKADI 22.547.728

98B777 CONFEBASK 55.285.722

98A001 CONFEDERACIÓN COOPERATIVAS DE EUSKADI 21.915.176

98B778 (lehen / anterior: 98B001) L.A.B. 20.377.358

98B780 (lehen / anterior: 98B004) LSB-USO 2.639.277

98B006 MANU ROBLES-ARANGIZ INSTITUTOA 52.745.339

98B782 (lehen / anterior: 98B002) U.G.T. DE EUSKADI 21.690.298


Azterketa dokumentala