Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
3238

IRAGARPENA, Hondarribiko (Gipuzkoa) portuko kai-muturrean eta hegoaldeko kaian obrak egiteko kontratuaren esleipenaren berri ematen duena (KBN C01/12/1997 zenbakidun espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Sailaren menpeko Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C01/12/1997.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Hondarribiko portuko kai-muturreko eta hegoaldeko kaiko obrak.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu zen aldizkaria eta eguna: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 24 zenbakian, 1998ko otsailaren 5ekoan.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zortziehun eta hirurogeita bederatzi milioi laurogeita hamasei mila bostehun eta berrogeita zazpi (869.096.547) PTA.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko maiatzaren 21a.

b) Kontratistak: Construcciones Moyua.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: seiehun eta laurogeita hamabost milioi zazpiehun eta laurogeita hamasei mila hemezortzi (695.796.018) pezeta. Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 16a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala