Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
3239

IRAGARPENA, Hondarribiko (Gipuzkoa) kirol portua egiteko kontratuaren esleipenaren berri ematen duena (KBN C01/13/1997 zenbakidun espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Sailaren menpeko Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C01/13/1997.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Hondarribiko (Gipuzkoa) kirol portua egitea. c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu zen aldizkaria eta eguna: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 24 zenbakian, 1998ko otsailaren 5ekoan; Estatuko Buletin Ofizilaren 41 zenbakian, 1997ko otsailaren 17koan, eta Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera 1998ko urtarrilaren 22an egindako bidalketa..

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bi mila hirurehun eta hogeita hemezortzi milioi hirurehun eta laurogeita hemeretzi mila laurehun eta hogeita zortzi (2.338.399.428) pezeta.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko maiatzaren 13a.

b) Kontratista: Ferrovial, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: mila zazpiehun eta hirurogeita lau mila milioi seiehun eta hirurogeita hiru mila ehun eta hogeita hamalau (1.764.663.134) pezeta.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 16a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala