Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura
3244

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, EAEko Kultura Ondare Higiezinaren Irudikapen Grafikoa eskalaz egiteko laguntza teknikoa esleitzeko. (A-24/98 esp.)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: A-24/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEren Kulturako Ondare Higiezinaren Irudikapen Grafikoa eskalaz egitea.

b) Lotekako eta zenbakikako banaketa: ez da egingo.

c) Lan-esparrua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Lana burutzeko epea: 1998ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehienezko aurrekontua: zazpi milioi bostehun mila (7.500.000) pezetakoa izango da.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) pezetakoa.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 (1. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 18.94.70.

e) Faxa: (945) 18.95.34.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko abuztuaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da horrelakorik eskatzen.

b) Beste betebehar batzuk: lehiakideek diru eta teknika aldetik lanari aurre egiteko gai direla erakutsi beharko dute «B» kartazalean, honako egiaztagiri hauek aurkeztuta:

– Enpresariaren, enpresako pertsonal zuzendariaren eta, bereziki, kontratua gauzatzeaz arduratuko den pertsonalaren titulu akademiko eta profesionalak.

– Enpresak azken hiru urteotan egindako zerbitzu edo lan garrantzitsuenen zerrenda, haien zenbatekoa, datak eta onuradunak zeintzuk diren adieraziz, direla publikoak nahiz pribatuak.

Dena dela ere, honako hau aurkezten dutenek: I. Taldea, 01 Azpitaldea, A kategoria, ez dute kaudimen ekonomiari eta teknikoari buruzko justifikaziorik aurkeztu beharko.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko abuztuaren 11ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Hiru gutunazal aurkeztuko dira «A», «B» eta «C» berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukinarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Kultura Saileko Lege Aholkularitzan aurkeztuko dira zuzenean.

2.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 (2. solairua).

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (01010)

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 (2. solairua)

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Eguna: 1998ko abuztuaren 11a.

e) Ordua: 13:00etan.

10.– Bestelako argibideak: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

ENRIQUE LAMSFUS ARRIEN.


Azterketa dokumentala