Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 1998ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3245

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 11koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetarako azterlan geoteknikoak" gauzatzeko lanak esleitzen dituena.

1998ko martxoaren 4an hartutako Erabakiaz hasi zen espediente hori, eta horretarako aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da espedientea ebaztea.

Ondorioz, hau

ERABAKI DUT:

1.a.– «Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetarako azterlan geoteknikoak» gauzatzeko lanak Labein eta Euskontrol erakundeen arteko Enpresen Aldi baterako Batasunari esleitzea, bederatzi hilabeteko epean burutzeko. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion BEZ barne, hogeita sei milioi eta ehun mila (26.100.000) pezetakoa da. Nolanahi ere, esleipendunak unitateko zein prezio eskaintzen duen, horren araberakoa izango da eskatzen diren saioen kopurua, bai eta azken prezioa ere. Aurrekontua lote hauetan banatu da:

1. lotea (Araba): sei milioi hirurehun eta laurogei mila (6.380.000) pezeta; horretatik, hiru milioi bostehun eta hirurogeita hamar mila (3.570.000) pezeta Sail honek 1998. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da eta, gainerakoa, bi milioi zortziehun eta hamar mila (2.810.000) pezeta, 1999. urterako aurrekontuaren pentzutan.

2. lotea (Gipuzkoa): zazpi milioi bostehun eta berrogei mila (7.540.000) pezeta; horretatik, lau milioi zazpiehun eta hirurogei mila (4.760.000) pezeta Sail honek 1998. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da eta, gainerakoa, bi milioi zazpiehun eta laurogei mila (2.780.000) pezeta, 1999. urterako aurrekontuaren pentzutan.

3.lotea (Bizkaia): hamabi milioi ehun eta laurogei mila (12.180.000) pezeta; horretatik, sei milioi bostehun eta berrogeita bost mila (6.545.000) pezeta Sail honek 1998. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da eta, gainerakoa, bost milioi seiehun eta hogeita hamabost mila (5.635.000) pezeta, 1999. urterako aurrekontuaren pentzutan.

2.a.– Enpresa horri behin betiko fidantza utzi beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 15 eguneko epean. Kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da fidantzaren diru-zenbatekoa, beraz:

1. lotea (Araba): berrehun eta berrogeita hamabost mila eta berrehun (255.200) pezeta.

2. lotea (Gipuzkoa): hirurehun eta bat mila eta seiehun (301.600) pezeta.

3. lotea (Bizkaia): laurehun eta laurogeita zazpi mila eta berrehun (487.200) pezeta.

3.a.– Lehiaketan eskuhartu ahal izateko jarritako behin-behineko fidantza berreskuratzeko baimena ematen zaie lehiatzaile guztiei. Esleipendunari, aldiz, kontratua izenpetu ostean itzuliko zaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 11.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria, JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala