Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3204

EBAZPENA, 2007ko maiatzaren 2koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2007ko martxoaren 2an emandako Ebazpeneko (martxoaren 29ko EHAAren 63. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Harreralari Telefonari lanpostu hau: Zerbitzu Zuzendaritzan, 1751. kodea, 2. dotazioa.

Bigarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, jakinerazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 2a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala