Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3205

EBAZPENA, 2007ko apirilaren 16koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Donostia-San Sebastiánen (Gipuzkoa), Igeldoko hirigunean B presio ertaineko gas propano kanalizatua banatzeko sarea eraikitzeko administrazio-baimenari buruzkoa.

Erref.: RI.20/12127 – CGF.2006/7.

AURREKARIAK

Bilboko Urkixo zumarkaleko 80. zenbakian helbidea duen Repsol Butano S.A.ren izenean eta ordez, Isidro Fernandez Etxabe jaunak 2006-10-27an administrazio-baimen bat eskatu zuen Industria Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan, hain justu ere Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Igeldoko hirigunean B presio ertaineko gas propano kanalizatua banatzeko sarea eraikitzeko. Eskabidearekin batera sarea eraikitzeko proiektua aurkeztu zen, eskudun teknikariak idatzia eta behar bezala bisatua.

2006-11-10ean, Gipuzkoako Lurralde Bulegoak zera eskatu zion Repsol Butano, S.A.ri: aurkeztutako eraikuntza-proiektua argitzeko dokumentazioa.

2006-12-29an, Repsol Butano, S.A.k aurkeztu egin zuen eskatutako dokumentazioa.

Ebazpen hau ondoko zuzenbidezko oinarri juridikoetan funtsatzen da,

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energia eta Meategien Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala agintzen baita urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA). 284/2005 Dekretuaz Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezarri zen.

Batetik, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-08ko BOE) eta, bestetik, gas naturaleko instalazioetako garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta baimen-prozedura arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuak (2002-12-31ko BOE) ezartzen dutenez, gasa banatzeko sareak eraikitzeko beharrezkoa da aldez aurretiko administrazio-baimena.

3.– Gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzko ekainaren 9ko 107/1998 Dekretuak (1998-06-26ko EHAA) besteak beste honakoak izapidetzeko prozedura ezartzen du: B presio ertainaren bidez garatutako hiri eta hiriarteko sareak eta poligono industrialak.

4.– Eusko Jaurlaritzako Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko (lehengoa) Industria, Energia eta Meategien Zuzendaritzaren 1998-01-12ko Instrukzioa, gas kanalizatuko hartune eta sareetarako baimen-espedienteak izapidetzeari buruzkoa.

Informazio-erakustaldia egina dago, hain justu ere 2007-01-17an El Diario Vasco-ren edizioetan, 2007-01-19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta 2007-02-14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAAren 32. zk.) eginez argitarapenak.

Informazio-erakustaldirako epea 2007-03-10ean amaitu zen, eta Gipuzkoako Lurralde Bulegoan ez da aurkeztu proiektuari buruzko alegaziorik, ez eta Repsol Butano SAk aurkeztutakoei lehia librea egiten dion proiekturik edo eskabiderik.

2007-02-12ko idazki baten, Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k adierazten du eze, ados dela Repsol Butano, S.A. baltzuak eskatutako obra-exekuzioarekiko.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

1.– Donostia-San Sebastián Udalerrian (Gipuzkoa), Igeldoko hirigunean B presio ertaineko gas propano kanalizatua banatzeko sarea eraikitzeko baimena ematea Repsol Butano SA enpresari.

Proiektuaren memori, plano eta eranskinean zehazten dira sarearen ezaugarriak, eta honako hauek dira:

– Trazadura: Igeldoko hirigunean kokaturiko biltegi-zentrorako aurreikusitako lekuan hasten da sarea, zehazki, planoetan C.A. legez markaturik dagoen lekuan. Puntu horretatik hara Aita Orkolaga Pasealekuan zehar egiten du aurrera eta (tarte horretan dira hartuneak) Igeldoko Plazaraino ailegatzen da, non adarkatu egiten den bertako erakinak hornitzeko.

– Luzera: Sarearen 370,55 metro eta 19 hartunetan 139 m.

– Hodia: Sararen tarteetarako SDR-11 Polietilenozko hodia erabiliko da, 63 mm eta 40 mm-ko diametro normalizatutakoa, eta hartune-adarretarako SDR-11 Polietilenozkoa, 32 mm-ko diametrokoa.

– Aurrekontua: 35.040 euro.

– Garraioko presio erlatibo gorena: B presio ertaina.

2.– "Igeldo Auzunerako gas propanoa banatzeko sarearen Proiektua" delakoaren proiektu eta eranskinaren arabera egin beharko dira ebazpen honetan baimentzen diren instalazioak; proiektu eta eranskin horiei buruzko zehaztasunak: José Ignacio Lopez Lopez industri ingeniariak idatzitakoak, Gipuzkoako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoko 3.865 zenbakidun kidea baita, bestaldetik elkargo horrek proiektua 2004-08-25ean bisatu zuen eta proiektuaren eranskina 2006-11-27an.

3.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, bi hilabeteko epearen barruan, Repsol Butano SAk 700,80 euroko fidantza edo fidantzak aurkeztu beharko ditu, bere obligazioak konplituko dituela bermatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Gordailuen Kontu Nagusian aurkeztu beharko da aipatu fidantza, eskudiruan, estatutuaren titulutan, edo banku-abaletan, betiere uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz. Instalazioak baimendu eta eraiki eta eskudun lurralde organoak haiek martxan jartzeko akta formalizaturik, fidantza itzuli egingo zaio Repsol Butano Sari.

4.– Baimendutako instalazioak martxan jartzeko epea hauxe izango da: baimenaren datatik harako hogeita lau (24) hilabetekoa.

5.– Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik.

6.– Sarea martxan jartzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Industriako Lurralde Bulegoan, Repsol Butano S.A.k proben eta obra-zuzendaritzaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

7.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko apirilaren 16a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala