Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3206

EBAZPENA, 2007ko apirilaren 19koa, Industria Garatzeko zuzendariarena; honen bidez, ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programaren arautegian aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda -2004, 2005 eta 2006ko ekitaldietako onuradunena- argitara ematen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programa garatzen duten Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 30eko Aginduk xedatzen duenez laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazi behar zaizkie interesdunei; eta hori horrela eginda ere, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak bete beharko dira.

Beraz, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programan araututako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda —2004, 2005 eta 2006ko ekitaldietako onuradunena— argitara ematea, honekin batera doan eranskinean jasotako eran. Horri buruzko ebazpenak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garazteko zuzendariak eman ditu, berari dagozkion eskumenez baliatuz.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hau finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko apirilaren 19a.

Industria Garatzeko zuzendaria,

ALEJANDRO LÓPEZ CÁRCAMO.

I. ERANSKINA

2004an, industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programa garazteko aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak.

Onuraduna		Diru-laguntza (euroak)

A 48223960	Inser Robótica, S.A.	5.538,19

A 48064182	C.E. Conssoni, S.A	70.811,23

A 48453732	Burnigai, S.A.L.	34.551,08

A 48898266	Bombas Centrífugas, S.A	8.824,49

A 48007876	Manufacturas Alfe, S.A.	66.919,45

B 48933048	Softdinsa Software Dinámico, S.A.	4.384, 12

A 20043311	S. Izaguirre, S.A.	54.059,85

A 01239680	Interkitchen, S.A.	8.683,57

II. ERANSKINA

2005ean, industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programa garazteko aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak.

Onuradunak		Diru-laguntza (euroak)

A 48017974	Flexix, S.A	27.723,00

B 48243182	Grabados Mugica, S.L.	4.312,61

A 20565156	Ttt Ejes, S.A.	15.442,55

F 20086419	Iner S. Coop.	45.845,05

A20039384	Manufacturas Ederra, S.A 	6.621,32

B01114008	Alur Mecanizados Especiales, S.L.	83.393, 41

B01300722	Coinox Desilla, S.L.	15.465,22

III. ERANSKINA

2006an, Industria-enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programa garazteko aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak.

Onuradunak	Diru-laguntza (euroak)

B48768147	Excainox, S.L.	24.417,66

A48100911	Ebay, S.A.	50.429,63

B20471876	Astigarraga Kit Line, S.L.	62.794,91


Azterketa dokumentala