Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
3212

EDIKTUA, 253/06 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: 253/06 familia, apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Claudia Serra Macambira.

Abokatua: Eva Santos Chaurri.

Prokuradorea: Mercedes Arrese-Igor Lazkano.

Errekurritua: Ministerio Fiskalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Maria Rosario Lozano Alonso.

Gaia:

Errekurtso horretan epaia eman da eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Claudia Serra Macambirak aurkeztutako apelazio-errekurtso, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiak hartutako epaiaren aurkakoa. Epaia 1309/02 prozedura arruntean hartu zen eta erroilo hau prozedura horretatik dator. Beraz, ebazpen hori oso-osorik berretsi eta errekurtsogilea kondenatzen dut sortutako kostuak ordaintzera.

Angel Bilbao Lozano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2007ko apirilaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala