Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Castro-Urdialesko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3213

EDIKTUA, 169/2005 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

EDIKTU BIDEZKO EPAKETA

Epatzeko agindua eman duen auzitegia: Castro-Urdialesko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: 169/2005 arrunta.

Epatua: Antonio Carballo Arruza, bere gaurko egoitza ezezaguna da.

Epatzearen xedea: aipatutako judizioan agertzea Juana Fernandez Ugarrizak aurkeztutako demandari erantzuna emateko, bertan demandatu moduan agertzen baita. Demandaren kopia eta agiriak bere eskura daude Epaitegiko Idazkaritzan.

Agertzeko epaitegia: epaitegi honen egoitza.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertu ezean, prozesu honetan auzi-iheslaritzat joko da. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez da beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, PZLb, 496. eta 497. artikuluak).

2.– Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak).

Castro-Urdiales, 2007ko apirilaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala