Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3216

LEHIAKETA, Ertzaintzako kideei mediku-azterketak egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: E-273/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ertzaintzako kideei mediku-azterketak egitea.

b) Loteak: ez.

c) Entregatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

d) Entregatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez ere: 105.000,00 euro.

5.– Bermeak.

Administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18 eta interneteko ondoko ataria: www.ej-gv.net.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

d) Telefonoa: 94 607 80 00.

e) Telefaxa: 94 607 83 04.

f) E-posta: contratacion@utap.ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007-06-21.

7.– Kontratistaren betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

8.– a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko ekainaren 22a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a), b), c): 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2007-06-28.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Erandio, 2007ko maiatzaren 14a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala