Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3218

IRAGARKIA, Donostia-San Sebastiángo Amara Berri LHIrako Lehen Hezkuntzako 18 unitateko eraikin berria egiteko lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Eskola Eraikuntzen Unitatea.

c) Espediente zenbakia: CO/63/07.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostia-San Sebastiángo Amara Berri LHIrako Lehen Hezkuntzako 18 unitateko eraikin berria egiteko obrak zuzentzea (arkitektoa eta aparejadorea).

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia-San Sebastián.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: begiratu berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 10. puntuan adierazitakoak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 158.007,87 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako, Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza -Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: Andia kalea 13.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20004.

d) Telefonoa: 943 02 28 97.

e) Faxa: 943 02 28 51.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2007ko ekainaren 26a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako betebeharrak: begiratu berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 19. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko ekainaren 26ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 Vitoria-Gasteiz (Lakua II, 3. solairua).

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua II, beheko solairua (bilera aretoa).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2007ko uztailaren 6a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 15a.

Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,

VIRGINIA GALARRAGA VARELA.


Azterketa dokumentala