108. zk., 2007ko ekainaren 6a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
3224
IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean (Araba) dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da, martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluan agindutakoa betez (166/1999 Dekretua, farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzekoa).
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila; Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza; Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza; Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia-San Sebastián.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza; Kale Nagusia 81, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 218,85 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 11.
Farmaziako zuzendaria,
GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.