Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1654

472/2009 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldeko bi kategoria hauetan hutsik dauden destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da: Dietetikako Teknikari Espezialista eta Erradioterapiako Teknikari Espezialista eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1101/2006 eta 1104/2006 Ebazpenen bidez onartzen dira Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldeko kategoria hauetan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak: Dietetikako Teknikari Espezialista eta Erradioterapiako Teknikari Espezialista, destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izanik. Ebazpenak 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 1723/2008 eta uztailaren 18ko 2508/2008 Ebazpenaren bidez, txanda ireki bidez esleitzen dira Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldeko bi kategoria hauetan hutsik dauden destinoak: Dietetikako Teknikari Espezialista eta Erradioterapiako Teknikari Espezialista. Ebazpenak 2008ko uztailaren 15eko eta irailaren 11ko 134. eta 173. zenbakietan EHAAn argitaratu ziren.

Lanpostuaz jabetzeko aipatutako ebazpenetan ezarritako epea amaitu ostean, esleitu ez diren destinoak, esleitutako destinoetan jabetzerik izan ez dutenak, eta jabetzarik izanik ere titularra ez bada azaldu destinoan, betiere lortutako destinoa erreserbatzeko eskubiderik ez bada, oinarri orokorretako 10.9.6. oinarrian aurreikusitakoaren arabera berriro esleituko dira.

Hautaketa-prozesua zuzentzen duten oinarri orokorretako 10.9.7. paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako zuzendari orokorraren ebazpenez esleituko dira, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Adierazitako guztiagatik, eta langileei buruz indarre­an den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldeko Dietetikako Teknikari Espezialista eta Erradioterapiako Teknikari Espezialista hutsik dauden destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino. Ebazpen honekin batera doan eranskinaren bitartez egiten da esleipena.

Bigarrena.- Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoko lanpostuaz jabetzeko; esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

- NANaren fotokopia konpultsatua, edo pasaportea edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena, eta bai Europako Batasunaren Ituna dela-eta edo legez Espainiak sinaturik dituen hitzarmenetako beste estatu batzuen aipatu agiriena ere, baldin langileei joan-etorriak egiteko eskubide aitortzen bazaie; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

- Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

- Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.

- Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.

Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6.2. oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Hirugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 20a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

ERANSKINA / ANEXO

KATEGORIA: DIETETIKAKO TEKNIKARIA

CATEGORÍA: TÉCNICO DIETÉTICA

LANPOSTU FUNTZIONALA: DIETETIKAKO TEKNIKARIA

PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO DIETÉTICA

DESTINOEN ESLEIPENA - TXANDA IREKIA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - TURNO LIBRE

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECEP.

44163221 Alvárez Castaño, Jon Txagorritxu Ospitalea Txagorritxuko Ospitalea 2

Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu

KATEGORIA: ERRADIOTEPIAKO TEKNIKARIA

CATEGORÍA: TÉCNICO RADIOTERAPIA

LANPOSTU FUNTZIONALA: ERRADIOTEPIAKO TEKNIKARIA

PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO RADIOTERAPIA

DESTINOEN ESLEIPENA - TXANDA IREKIA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - TURNO LIBRE

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECEP.

78907017 Cobanera Galdeano, Sergio Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2

Hospital Cruces Hospital Cruces

9013187 Alvarez Santome, Beatriz Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2

Hospital Donostia Hospital Donostia


Azterketa dokumentala