Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1658

AGINDUA, 2009ko martxoaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena; horren bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira 2009ko ekitaldian erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen programatan parte har dezaten.

Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen ditu. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira Nazioarteko Erakunde horiek pobretutako herrialdeetan egiten dituzten garapen proiektuetan parte har dezaten.

Beraz, adierazitako Dekretuaren 2. artikulua aplikatuta, laguntza hauek emateko 2009ko ekitaldirako deialdia egin behar da.

Ondorioz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeentzat eta haiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzea otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan ezarritakoari jarraiki. Laguntza horien zenbatekoa 847.500 euro izango da guztira.

Bigarrena.- Kandidatura bakoitzaren oinarrizko diru-hornidura 15.000 euro izango da.

Hirugarrena.- Herrialde hartzaileetako bizi mailagatiko osagarria Garapenerako Nazio Batuen Programaren (GNBP) 2009ko urtarrileko bidaisari-eskala kontuan harturik kalkulatuko da (www.lankidetza.info, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren web orrian aurki daiteke). Eskala horretako baremorik altuenari dagokion jomuga duten kandidaturetarako, osagarriaren zenbatekoa gehienezkoa izango da, alegia, 750 euro. Gainerako jomugak kalkulatzeko, baremo bakoitza eta gehienezko kopuruari dagokion zati proportzionala hartuko dira kontuan; konpentsazioa emateko gehienezko muga Bogota hirikoa izango da (Kolonbia).

Laugarrena.- Lankide boluntarioak agentzia multilateralen arloan jasotako prestakuntza espezifikoak -erakunde eskatzaileak antolatua edo emana denak- eragindako gastuak gehienez ere kandidatura bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 2 izango dira (300 euro). Era berean, erakunde eskatzaileek kandidaturen aurretiazko hautaketa eta beken jarraipena egiteko administrazio-lanak kudeatzean izandako gastuetarako diru-kopurua gehienez kandidatura bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 1 izango da (150 euro).

Bosgarrena.- Luzapenei zuzendutako zenbatekoa 678.000 euro izango da.

Erantzundako luzapen-eskabide kopuruak zenbateko hori agortzea eragiten badu, agortze horren berri jakinarazi beharko du Garapen Lankidetzarako zuzendariak, luzapen gehiagorik ez emateko.

Seigarrena.- Diru-kopuru hori - deialdiena eta luzapenena- aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, baldin eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, eta betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik.

Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren Ebazpen bat argitaratuz.

Edonola ere, luzapenei zuzendutako zenbatekoak ezingo du aurreko ekitaldian laguntza berriei zuzendutako diru-kopuru osoaren % 80a gainditu.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren bidez emango da horren berri EHAAn.

Zazpigarrena.- Hautagaiak aukeratzeko irizpideak eta haien ponderazioak honako hauek izango dira:

- Nazioarteko Erakundeak adierazitako lanari egokitzen zaion lanbide-profila eta dagokion titulazio akademikoa: 20 puntu gehienez.

- 10 puntu: adierazitako lana betetzeko titulazio egokia duela egiaztatzen badu.

- 10 puntu: lanak eskatzen duen profilerako gutxienez urte beteko esperientzia duela egiaztatzen badu.

- Garapenerako lankidetzaren edo generoaren arloko prestakuntza espezifikoa: 20 puntu gehienez.

- 15 puntu: master ikastaroren bat edo antzekoren bat egin duela egiaztatzen badu.

- 10 puntu: aditu-ikastaroren bat edo antzekoren bat egin duela egiaztatzen badu.

- gehienez 5 puntu: garapenerako lankidetzaren edo generoaren arloarekin loturiko ikastaro espezifikoak egin dituela egiaztatzen badu.

+ 20 eta 40 ordu bitarteko ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.

+ 41 eta 60 ordu bitarteko ikastaroak: 2 puntu ikastaro bakoitzeko.

+ 61 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 4 puntu.

- Lankidearen lana txertatzen deneko proiektuen eta Lankidetzarako Zuzendaritzatik bultzatzen den lankidetzaren arteko lotura sinergikoa: 20 puntu gehienez.

- 20 puntu: lana Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak lankidetza-hitzarmenak sinatu dituen Nazioarteko Erakunderen baten bulegoetan garatzen bada.

- 10 puntu: lana honako jardun-sektore hauen esparruko programa edo proiektuetan txertatzen bada: lehentasunezko gizarte-premiak, herri-ekonomia, tokiko agintea, giza eskubideak eta kultura-nortasuna.

- Lankideak ekintza garatuko dueneko bulegoak eskatzen duen/dituen hizkuntza/k jakitea: 10 puntu arte.

- 5 puntu: Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 mailako baliokidea.

- 8 puntu: Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 mailako baliokidea.

- 10 puntu: Hizkuntza Eskola Ofizialeko C1 mailako baliokidea.

- Euskal Herrian izaera sozial edo humanitarioa duten programekin lotura aktiboa izatea: 20 puntu gehienez.

- 20 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan 5 urte edo gehiagoko esperientzia egiaztatzen badu.

- 10 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan hiru urtetik bost urtera arteko esperientzia egiaztatzen badu.

- 5 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan hiru urtetik beherako eta gutxienez 3 hilabeteko esperientzia egiaztatzen badu.

- Lankidearen lana garatzen deneko eremu geografikoa: 10 puntu.

- 10 puntu proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Venezuela; Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Palestina eta India.

- 7 puntu lana 0,5etik beherako GGIa duten herrialde edo eremuetan, estaturik gabeko herrietan edo herri indigenetan egiten bada.

- 5 puntu, 0,5etik 0,599ra bitarteko GGIa duten herrialdeetan edo eremuetan egiten bada.

- 2 puntu, 0,6tik 0,799ra bitarteko GGIa duten herrialdeetan edo eremuetan egiten bada.

Zortzigarrena.- Eskabideak Garapen Lankidetzarako zuzendariari bidali beharko zaizkio; horretarako, hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita aurkeztu ahal izango dira, honako leku honetara joz:

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Bederatzigarrena.- Agindu honek administrazio bidea amaitzen du, eta bere aurka, entitate interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean; edo zuzenean administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Hamargarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 12a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA

NAZIO BATUEN NAZIOARTEKO ERAKUNDEEI ETA ERAKUNDEOKIN ELKARTUTAKO PERTSONA JURIDIKOEI EMANGO ZAIZKIEN LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANKIDE BOLUNTARIOEI BEKAK EMATEKO, LANKIDEOK NAZIOARTEKO ERAKUNDE HORIEK GARAPEN-BIDEAN DAUDEN HERRIALDEETAN EGINDAKO GARAPEN-PROIEKTUETAN PARTE HARTZEN BADUTE

Garapen Lankidetzarako zuzendariari

Erakunde eskatzailea:

Lankide boluntarioaren izena eta NANa:

Lankidea proiektuan txertatzeko data:

Deialdia:

Erregistro-zenbakia:

Data:

Jardun-sektorea:

I.- INFORMAZIO OROKORRA.

PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK

Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):

Herrialdea/Eremu geografikoa:

Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):

Helbidea/Erakundearen egoitza:

Telefono zenbakia: Fax: Posta elektronikoa:

IFZ:

Eratze-data:

Izaera juridikoa:

Kontu-zenbakia eta banku-datuak:

Ahalduna: Kargua:

Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:

Harremanetarako pertsona:

IRAUPENA

Aurreikusitako hasiera-data:

Aurreikusitako amaiera-data:

Zenbat hilabetetan burutuko den:

FINANTZAKETA

EUSKO JAURLARITZAri eskatutako diru-laguntza:

II.- KANDIDATURARI BURUZKO INFORMAZIOA.

1.- PROIEKTUAREN ETA JARDUEREN DESKRIBAPEN XEHATUA (deskribatu, 25-50 lerrotan, proiektuaren edukia, daturik garrantzitsuenak adierazita).

2.- LANKIDEAK PROIEKTUAN BETE BEHARREKO FUNTZIOEN ETA TXERTATUKO DEN ORGANIGRAMAREN DESKRIBAPEN XEHATUA.

2.1.- Lankide boluntarioak bete beharreko funtzioak.

2.2.- Lankide boluntarioa txertatuko den organigrama.

3.- KOKAPEN ZEHATZA.

4.- ESPERO DIREN EMAITZAK (deskribatu, 10-20 lerrotan, lankidearen eta proiektuaren bidez espero diren emaitzak)

4.1. Lortu nahi diren emaitzak.

4.2.- Emaitzen lorpen-mailaren adierazleak.

4.3.- Adierazleak egiaztatzeko iturriak.

5.- PROIEKTURAKO BEHAR DEN LANKIDEAREN PROFILA, EGOKITZAT HARTZEN DEN TITULAZIOA ADIERAZITA.

6.- GARAPEN LANKIDETZARAKO ZUZENDARITZAK HERRIALDE HARTZAILEAN LAGUNTZEN DUEN GAINERAKO LANKIDETZAREKIKO BALIZKO SINERGIAK.

7.- PROIEKTUAREN AURREKONTUA ETA FINANTZAKETA.

PARTIDAK ZENBATEKOA

Lankidearentzako konpentsazio ekonomikoa:

Aseguru-gastuak:

Lankideak helburuko herrialdera joateko eta handik itzultzeko dituen gastuak:

Bizi mailagatiko osagarria:

Prestakuntza eta kudeaketa gastuak:

GUZTIRA

III.- LANKIDEAREN CURRICULUM VITAE.

1.- INFORMAZIO OROKORRA.

Izen-abizenak:

NAN: Jaioteguna:

Helbidea eta herria

Probintzia eta PK

Telefono zenbakia eta Fax zenbakia:

Posta elektronikoa:

2.- ARGIBIDE AKADEMIKOAK.

2.1.- Titulazio akademikoa:

Zertan lizentziatua? (zehaztu)

Ikastetxea:

Ikasketak amaitu zitueneko data:

Ziurtagiri akademikoaren kalifikazioa:

2.2.- Graduatu ondoren egindako ikastaroak:

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

2.3.- Bestelako ikasketa edo ikastaroak:

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

3.- HIZKUNTZAK.

Lankideak ekintza burutuko duen eskualdean erabiltzen den/diren hizkuntza/k

Lankideak egiaztatutako hizkuntzak

.................... .................... ................... ................... .................... .................... ................... ....................

.................... .................... ................... ....................................... .................... ................... ....................

.................... .................... ................... ................... .................... .................... ................... ...................

.................... .................... ................... ................... .................... .................... ................... ...................

4.- IBILBIDE PROFESIONALA.

4.1.- Jasotako bekak eta laguntzak

Erakundea Bekaren izena Hasiera-data Iraunaldia

.................... .................... ................... ................... .................... .................... ................... ...................

.................... .................... ................... ................... .................... .................... ................... ...................

.................... .................... ................... ................... .................... .................... ................... ...................

.................... .................... ................... ................... .................... .................... ................... ...................

4.2.- Lan-esperientzia.

5.- EGINIKO LANAK ETA ARGITALPENAK.

Izenburua:

Noiz argitaratua: Data:

Izenburua:

Noiz argitaratua: Data:

Izenburua:

Noiz argitaratua: Data:

6.- BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK.

IV. ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

1.- Batzorde Nazionalei eta/edo Autonomikoei buruzko dokumentazioa / informazioa (informazio hau behin bakarrik erantsiko da deialdian aurkezturiko proiektuen kopurua edozein izanik ere):

a) Honako fotokopia legeztatu hauek: erakundearen estatutuena, dagokion erregistroan izena ematearena eta eskabidea izenpetzen duenaren ahalordetzearena (erakunde eskatzailea lehen aldiz aurkezten bada, edota aurreko urteetan aurkeztutako

b) Erakundearen organigrama. EAEn zenbat langile ordaindu eta zenbat ordaindu gabe duen. Langile boluntarioak edo laguntzaileak, bazkide-kopurua, boluntarioak edo erakundeko kideak.

c) Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartelaren fotokopia. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adieraziko duen ziurtagiria.

d) Agindu nahi den lanerako lurraldean bertan dituzten bulegoek aurkeztutako erreferentzia-terminoen aurkezpena eta eskatutako kandidaturaren profila, ahalik eta zehatzena.

Batzorde Nazionalak eta/edo Autonomikoak lankide boluntarioa lankidetzat nahi duela egiaztatu eta programa horrentzat behar den lankide boluntarioaren profila.

e) Egindako aurretiazko aukeraketa-prozedura zehazten duen txostena aurkeztu. Honako hauek zehaztuko ditu, gutxienez: deialdia ezagutarazteko erabili den sistema, programan parte hartzea eskatu duten pertsonen kopurua, erabilitako aukeraketa-sistema.

f) Diru-laguntzarik jasotzeko edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorra jaso ez duela (ez zigor penalik ez administratiborik), sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zigorrak barne, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ere jaso ez duela adieraziko duen zinpeko edo erantzukizunezko aitorpena.

g) Emango diren prestakuntza-moduluen memoria eta modulu horiek emango dituzten hizlariak.

2.- Pertsona juridikoei buruzko dokumentazioa / informazioa (informazio hau behin bakarrik erantsiko da deialdian aurkezturiko proiektuen kopurua edozein izanik ere):

Aurreko idatz-zatian adierazitakoez gain:

a) Nazio Batuen Batzorde Nazional edo Autonomikoarekin egindako akordio, hitzarmen edota protokoloak behar bezala egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztea. Batzorde horren bitartez gauzatu beharko da nahitaez lankide boluntarioa txertatzen deneko proiektua.

3.- Lankide boluntarioaren dokumentazioa/informazioa.

a) 2009ko urtarrilaren 1ean gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuneko Administrazio-herrikidetasuna duela frogatzen duen errolda-ziurtagiria. Baldintza hori ezin bada bete pertsona hori pobretutako herrialdeetan lankidetza lanak egiten egoteagatik, egoera hori frogatzen duen eta lan horiek egitera joan baino lehen EAEn administrazio-herrikidetasuna gutxienez urte betez izan duela frogatzen duen dokumentua aurkeztu beharko ditu.

b) Lankidearen karnet-neurriko argazkia.

c) Lankidearen NANaren fotokopia.

d) Curriculum vitae egiaztatzekoak. Titulazioa egiaztatzeko honako dokumentu hauetakoren baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da: 1) Titulua, edo 2) Titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, edo 3) Ikasketa-espedienteko nota, titulazioari dagokion proba orokorra gainditu izana eta titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana adierazten duela.

e) Homologazio-eskaeraren ebazpenaren zain daudenek edo eskaera hori egin ez dutenek baina urtarrilaren 16ko 86/1987 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki atzerriko titulua homologatu gabe titulu horrekin espainiar Unibertsitateetako gradu-ondoko ikasketetan sartu direnek —ikasketa horiek egiteko aurretik bete beharreko baldintza bigarren zikloko ikasketen baliokidea den Unibertsitate titulua izatea baita (Lizentziatua, Ingeniaria edo Arkitektoa)— ziurtatzeko dokumentu gisa ateratako titulua aurkeztu ahal izango dute programa horiek egin zituzten unibertsitateko Erretorearen baimenarekin edo haren matrikulazioa berariaz baimendu zuen Doktoretza batzordearen irizpenaren kopiarekin batera, aurkezten den Titulua eta atzerriko ikasketa-espedientea egin beharreko espezializazio-ikasketen eskakizunekin bat datorrela aldez aurretik egiaztatu ondoren.

f) Hizkuntzen ezaguera eta egindako ikastaroak egiaztatzen dituzten dokumentuak.

g) Garapen-lankidetzan edota genero arloan prestakuntza bereziaren jabetza egiaztatzen duten dokumentuak.

h) Erakundearen ziurtagiria, eskatzailearen eta horren zereginaren arteko lotura egiaztatzen duena.

4.- Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan adierazitako idatz-zatiak biltzen dituen erakunde eskatzailearen eta bekadunaren artean izenpetutako hitzarmenaren dokumentua.

5.- Lankide boluntarioaren lana garatuko den Nazioarteko Erakundearen bulegoaren eta erakunde eskatzailearen artean izenpetutako hitzarmenaren dokumentua. Dokumentu horretan gutxienez honako hau zehaztuko da: lankideari lana behar bezala egiteko beharrezko baldintza materialak eta teknikoak emateko konpromisoa lana garatuko deneko bulegoaren aldetik, baita oporrak eta barne-prestakuntza emateko konpromisoa ere.

6.- Eman beharreko prestakuntza-ikastaroaren moduluak eta horiek irakatsiko dituztenak.


Azterketa dokumentala