Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2013ko maiatzaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2133

AGINDUA, 2013ko apirilaren 19koa, Segurtasuneko sailburuarena, uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bidez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera aldatu eta argitara ematen duena. Dekretu horren bitartez, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen da.

Segurtasuneko sailburuaren 2010eko abenduaren 20ko Aginduaren bidez (2011ko urtarrilaren 3ko EHAA, 1. zk.), argitara eman zen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bidez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera (168/1998 Dekretua, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta horiek erabiltzeko erregimena garatzekoa).

Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen 194/2013 Dekretuaren ondorioz gertatutako antolaketa-mailako aldaketak aintzat hartuz (2013ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.), aldaketa berriak egin behar dira, eta horregatik argitaratzen da aipatu Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera berria.

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera hauxe da:

– Epaimahaiburua: Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria.

– Juan Ramón Calparsoro Damián jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, edo haren ordezkoa.

– José Francisco Etxeberria Guridi jauna, bere dohainak direla-eta, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak aukeratutakoa (ordezkoa: Gema Varona andrea).

– Segurtasun Saileko Ertzaintzaren zuzendaria (ordezkoa: Herritarren Segurtasuneko burua).

– Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria (ordezkoa: Zerbitzu Ataleko burua).

– Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren ,Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria (ordezkoa: Trafikoko zuzendaria).

– Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeko idazkaria: Segurtasun Sailari atxikitako letradua, Segurtasuneko sailburuak izendatua.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 19a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala