Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2708

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 5ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak emateko 2013ko deialdi publikoa egiten da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko azaroaren 28ko Aginduan Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dira (2000ko abenduaren 11ko EHAA, 235. zk.) Agindu hori 2007ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez (2007ko ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.), 2008ko otsailaren 14ko Aginduaren bidez (2008ko otsailaren 28ko EHAA, 42. zk.) eta 2012ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez (2012 abenduaren 12ko EHAA, 239 zk.) aldatu da.

Agindu horretako 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, agindu horretan ezarritako 2013ko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzetarako deialdia egiten da, hartarako arauak emanez.

Azaldutako guztiagatik, agindu horretako 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako arautzen dituen Aginduan 2000ko abenduaren 11ko laguntzak (EHAA, 235. zk.) 2013rako aurreikusitako laguntzak emateko deialdia egiten da. Agindu hori hauen bidez aldatu da: 2007ko ekainaren 1eko Agindua (2007ko ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.); 2008ko otsailaren 14ko Agindua (2008ko otsailaren 28ko EHAA, 42. zk.) eta 2012ko azaroaaren 28ko Agindua (2012ko abenduaren 12ko EHAA, 42. zk.).

2. artikulua.– Baliabide Ekonomikoak

Helburu hori betetzeko, 1.800.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2013ko ekitaldirako eta arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren kontura.

Deialdi honen kargura emango diren laguntzak ez dira izango artikulu honetan finkatutako zenbatekoak baino handiagoak, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako zenbatekoa baino handiagoa. Horrenbestez, zenbateko hori ahitutakoan, ezin izango da laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Horrelako egoeraren bat gertatuz gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena ebazpen bidez emango da horren berri.

3. artikulua.– Eskakizunak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dituen Aginduan aurre ikusitako laguntzak jasotzeko, erreferentziako aginduko 4. artikuluan ezarritako betekizunak kunplitu beharko dituzte eskatzaileek.

2.– Horretaz gainera, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako eraren batean.

3.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2013ko uztailaren 12an bukatuko.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 5ekoa.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala