Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2711

354/2013 DEKRETUA, ekainaren 4koa, Navaridasko (Araba) Castejon Muinoa herrixkako Eremu Arkeologikoa, Monumento Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratu zuen Dekretua aldatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16. artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19. artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena, onartu zen.

Urriaren 1eko 225/2002 Dekretuaren bidez (urriaren 17ko EHAA, 198. zk.), Kultura Ondasun kalifikatu zen –Monumentu Multzo izendapenaz– Navaridasko Castejon Muinoa herrixkako Eremu Arkeologikoa, eta haren babes-araudia finkatu zen.

Ondoren Arabako Foru Aldundiak monumentu-multzoaren egungo babes-araubidearen 8. artikulua aldatzea eskatu zuen, A-3212 errepidearen hobekuntza obrak egin ahal izateko. Artikuluak obren gaineko oso irizpide zorrotza ezartzen du eta horren ondorioz, errepidea segurtasun estandar berriei egokitzea ezinezkoa da.

Horrela, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek, Foru Aldundiaren proposamenei erantzunez, babes-araubidearen 8. artikuluaren idazkera berria proposatu zuten. Testu berriak ahalbidetzen du errepidean beharrezkoak diren konponketak egitea aztarnategi arkeologikoak izan ditzakeen elementu berriak eta herrixkaren balio monumentala arriskuan jarri gabe.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2012ko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez (ekainaren 18ko EHAA, 118. zk.), hasiera eman zitzaion Castejon Muinoa herrixkako Eremu Arkeologikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratu zuen urriaren 1eko 225/2002 Dekretua aldatzeko espedienteari.

Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapidea egin ondoren, ez da alegaziorik aurkeztu.

Hori dela-eta, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen 11.1. eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusirik, 2013ko ekainaren 4ko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onetsita, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamena kontuan harturik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Urriaren 1eko 225/2002 Dekretua aldatzeko espedientea onartzea. Dekretu horren bidez, Nabaridasko (Araba) Castejon Muinoa herrixkako Eremu Arkeologikoa, Monumento Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratu zen. Aldaketa babes-erregimeneko 8. artikuluari idazketa berria ematean datza, dekretu honen eranskinean emandako testuaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIeTatik lehenengoa

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Jabego Erregistroari Dekretu honen berri emango dio, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan aurreikusitako eraginetarako. Era berean, interesdunei, Nabaridasko Udalari, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza eta Euskera, Kultura eta Kirol Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailari jakinaraziko zaie.

XEDAPEN GEHIGARRIetatik bigarrena

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Nabaridasko Udalari eskatuko dio udaleko hirigintza-araudia Monumento Multzoaren babes-araubideari egokitzeko, horrela Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoa betez.

XEDAPEN GEHIGARRIetatik hirugarrena

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Monumentu multzoaren mugaketak barne hartu duen eremu batean egin behar diren lanek dagokien Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute. Baimen hori udal baimena eskuratu aurretik lortu beharko da, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluan ezarri bezala.

AZKEN XEDAPENetatik lehenengoa

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, interesdunek, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari, dekretu hau azkeneko aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENetatik bigarrena

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Busturia, 2013ko ekainaren 4a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala