Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2013ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2715

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 584/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta epaitza:

224/13 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko martxoaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Silvia Jubeto Castro.

Abokatua: Miguel Angel Gomez Aguirre.

Prokuradorea: Virginia Tejerina Badiola.

Alderdi demandatua: Ibrahim Abakkouy.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Nik, María Jesús Gómez Soria andreak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) epaile magistratua naizen aldetik, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 584/12 autoak (PZLb). Silvia Jubeto Castro andreak aurkeztu zuen demanda, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta, auzi-ihesean den Ibrahim Abakkouy jaunaren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Silvia Jubeto Castro andrearen ordezkariak Ibrahim Abakkouy jaunaren aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Sestaoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ibrahim Abakkouy non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko martxoaren 26a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala