Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2015eko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
6

AGINDUA, 2014ko urriaren 7koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Valle Salado de Añana-Añanako Gatz Harana Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetako 11. eta 12. artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko urtarrilaren 21ean, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, «Fundación Valle Salado de Añana-Añanako Gatz Harana Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetako 11. artikuluan (Patronatuaren osaketa) eta 12.ean (patronoak izendatzea) egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa horiek egitea 2013ko azaroaren 22an erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetako 11. artikuluan eginiko aldaketaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak bi ordezkarirekin patronatu horretan parte hartzeko daukan eskubidea gehitu da; halaber, aldaketa horren bidez, beste bi kide gehitu zaizkio Arabako Foru Aldundiak daukan ordezkaritzari.

Halaber, aurreko artikuluaren aldaketarekin bat etorrita, Patronatuko kideak izendatzeko prozedurari buruzkoa den 12. artikulua aldatu da.

Hirugarrena.– 2013ko irailaren 4ko idazkiaren bidez, Fundazioen Erregistroak fundazioari eskatu zion antzemandako akatsak zuzendu zitzala; 2014ko urtarrilaren 21ean sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Añanako (Araba) «Fundación Valle Salado de Añana-Añanako Gatz Harana Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetako 11. eta 12. artikuluetan egin diren aldaketak inskribatzeko agintzea, Fundazioaren Patronatuak 2013ko azaroaren 23an erabakitakoak, agindu honen data dutela, 2013ko abenduaren 16an Francisco Rodriguez Poyo Segura notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 3048).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 7a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala