Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2015eko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
9

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako hiru irakurle hautatzeko 2014ko azaroaren 14ko deialdiko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Oinarria: Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2014ko azaroaren 14ko Ebazpena, Euskara eta Euskal Kulturako hiru irakurle hautatzeko deialdia xedatzen duena.

2014ko azaroaren 14ko Ebazpenaren 9. artikuluaren arabera, deialdi horretarako osatutako Balorazio Batzordeari dagokio deialdira aurkeztutako eskaeren ebaluazioa egitea eta ebazpen-proposamena Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari aurkeztea.

Hori dela bide, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2014ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bitartez argitaratutako deialdiari dagokion ebazpen-proposamena egin eta jakinaraziko duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea, bai eta batzordea osatuko duten kideak ezagutzera ematea ere. Honako hauek izango dira batzordekideok:

Lehendakaria: Mari Jose Olaziregi Alustiza, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.

Bokalak:

– Nerea Madariaga Pisano, EHUko irakaslea.

– Koldobika Josu Bijuesca Basterretxea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

– Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Idazkaria: Joseba Epelde Bereziartua, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2014ko abenduaren 16a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala