Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2015eko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
21

IRAGARKIA, 288/2014 prozedura arruntean epatze-idazkia jakinarazteko dena.

Ezin izan zaie ofizio honen idazpuruan aipatutako idazkiaren berri eman Roberto González de Viñaspre De Ayala jaunari eta Ana Isabel Rodríguez Pérez andreari, eta horregatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, iragarki hau argitara emanez jakinarazten zaie.

Honen bidez, hau jakinarazten zaie: 2014ko urriaren 6an Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak probidentzia eman zuen 288/2014 zenbakiko prozedura arruntean. Prozedura hori María Rivera Orbañanos andreak eta Jorge Marín Corres jaunak jarritako demandaren ondoriozkoa da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi izanaren kontrako demandarena, hain zuzen ere. Santa María de Vitoria HLBHIP ikastetxean Haur Hezkuntzan/Lehen Hezkuntzan onartutako ikasleen behin betiko zerrenden kontra jarri zuten aipatutako gora jotzeko errekurtsoa.

Probidentzia horretan erabaki zen ezen, errekurtso-egileak aurkeztutako uzi guztiak baiesten badira, egoera horrek eragingo dien interesdun guztiak epatzeko agindua emango dela, eskubidez komeni bazaie prozedura arruntean pertsonatu daitezen, legeak agindu bezala, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

Eta Roberto Gonzalez de Viñaspre De Ayala jaunari eta Ana Isabel Rodriguez Perez andreari jakinarazpena egiteko balio dezan, iragarki hau ematen da argitara.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 1a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala