Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
506

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 23koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura Agindua hirugarrenez aldatzen duena.

Indarrean dagoen Ertzaintzaren egitura onartu zuen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduak (2013ko abenduaren 9ko EHAA, 233. zk.); 2014ko martxoaren 10eko Aginduak lehenengoz aldatu zuen (2014ko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.), eta 2014ko urriaren 15eko Aginduak bigarrenez (2014ko urriaren 22ko EHAA, 201. zk.).

Kontuan hartuz aipatu aginduetan planteatutako berregituratze baldintzak, eta Ertzaintzak zerbitzatzen duen gizarteari gehiago hurbiltzeko asmoz, berriro birformulatu beharko da zenbait ertzain-etxeren mugapea.

Mugapeak berriro ordenatzeko agindu honek eragiten dio Oria eskualdeko mugapeak bateratzeari, Tolosa eta Beasaingo lantokietatik ematen baita, eta Deba-Urolakoa, Bergara eta Zumarragako lantokietatik ematen baita.

Finkatzen doa Oria eta Deba-Urola proiektuei heldutako kudeaketa partekatua, sendotu baitira dagozkien lantokietako lurralde-mugatze bateratuak; izan ere, eskualde-izendapen handiagoetan sartuta bizirik diraute, kudeaketa partekatuen emaitza positiboak ikusi baitira mugapen bateratuetan jardutean.

Ondorioz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 artikuluan aurreikusitako eskumenaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ertzaintzaren egitura onartzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren eranskineko Ertzain-etxeak izeneko VII. paragrafoko 2. puntuan aldatu egiten da Gipuzkoako Lurralde Historikoan diren ertzain-etxeen zerrenda eta haien mugapeek, ondorengo idazketaren araberan:

3) Gipuzkoan:

– Deba-Urolako ertzain-etxea (bi lantoki ditu: Bergarakoa eta Zumarragakoa): Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Ezkio-Itxaso, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Oñati, Soraluze, Urretxu eta Zumarraga.

– Donostiako ertzain-etxea. Donostia.

– Eibarreko ertzain-etxea. Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutriku.

– Hernaniko ertzain-etxea. Aduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zizurkil.

– Irungo ertzain-etxea. Hondarribia eta Irun.

– Errenteriako ertzain-etxea. Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria.

– Oriako ertzain-etxea (bi lantoki ditu: Beasaingoa eta Tolosakoa): Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Altzaga, Altzo, Amezketa, Anoeta, Arama, Ataun, Baliarrain, Beasain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gabiria, Gaintza, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Irura, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Leaburu, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Orendain, Orexa, Ormaiztegi, Segura, Tolosa, Zaldibia, Zegama eta Zerain.

– Urola-Kostako ertzain-etxea (bi lantoki ditu: Azkoitikoa eta Zarauzkoa): Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Getaria, Errezil, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Errekurtsoak: agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko dira kontatzen epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala