Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
512

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2014. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte ekipamenduen sarea bultzatzeko 2014rako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2014rako urriaren 22ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean.

Kontuan hartuta Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen du-eta 2014ko urriaren 22ko Aginduaren 17.4 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 26a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala