Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1127

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2015eko otsailako deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2015eko lehenengo deialdia egin zen, Nekazaritzaren eta Abeltzaintza zuzendariaren 2014ko abenduaren 15eko Ebazpenaren zortzigarren puntuan xedatutakoa betetzeko (EHAA, 2014ko abenduaren 24koa, 245. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2015eko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten epaimahaiek osatu dute zerrenda.

Bigarrena.– Zerrenda hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpenaren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala