Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1128

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 26koa, Industriako sailburuordearena. Honen bidez, jakitera ematen da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 19ko Aginduak aurreikusten zituen diru-laguntzen 2014ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horrek arautzen du banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian programa.

Diru-laguntzaz baliatutako egintza horiek ezinbestean bete behar dute publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei banan-banan horren berri eman ondoren, onuradunen zerrenda argitaratzen da ebazpen honen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Laguntza-programa hori finantzatzen Eskualde Garapeneko Europako Funtsak laguntzen du. Beraz, Europako araudian aurreikusitako informazio eta publizitatearen inguruko eskakizunak bete behar dira.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorrita, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Global Lehian programaren 2014ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 26a.

Industriako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala