Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1131

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena, 2014ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko dena.

Osasuneko sailburuak 2014ko uztailaren 29an emandako Aginduaren bitartez (2014ko abuztuaren 25eko EHAA, 159. zk.), 2014an hasteko diren osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.

Agindu horretako 14. artikuluan xedatuta dagoenez, Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu laguntzak, Balorazio Batzordeak proposatuta, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Aurkeztutako eskaerak ikusita, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu eta aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren ikerketa-proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eta III. eranskinetan aipatzen diren eskabideak ezestea, han adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Finantzatutako proiektuen urteko jarraipen-memoriak Osasun Sailari aurkezteko epea ezartzea, 17. artikuluaren arabera: bi eta hiru urte irauten duten proiektuen lehenengo urterako, 2015eko urriaren 16tik 31ra arte; eta, hiru urte irauten duten proiektuen bigarren urterako, 2016ko urriaren 17tik 31ra arte.

Laugarrena.– Diruz lagundutako proiektuen hirugarren ordainketa egiteko, dagokion aurrekontu-ekitaldian behar besteko kaudimena egon behar da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 26a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala