Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1142

IRAGARKI hau Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2014ko abenduaren 11ko ebazpena jakinarazteko da. Ebazpen honen bitartez, 2014ko kanpainako «ordainketa bakarraren» jardunbidean ordainketa bananduaren kontzeptupean laguntza ordaindu zaio.

Interesdunari ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendeaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak; eta honako hau ohartarazten zaio:

– Zure eskura dago jakinarazpen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen hau ez du administrazio-bidea amaitzen; eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hartzailea: Jaureguizar Echevarria, Alberto.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala