Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1143

IRAGARKIA, Honen bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 12ko Ebazpena jakinarazten da. Ebazpen horren bitartez, 2010., 2011. eta 2012. kanpainetako ordainketa bakarraren jardunbideko ordainketa bananduaren kontzeptupean egin ziren bide gabeko hiru ordainketatako dirua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra adierazten da.

Interesdunari ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Argitara ematen da interesdunak jakin dezan eta banakako jakinarazpentzat har dezan; halaber, honako ohartarazpen hau egiten zaio:

– Aipatutako ebazpena eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, haren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hartzailea: Jaureguizar Echevarria, Alberto.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala