Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1663

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 48/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 48/2014 prozedura bideratu da, Joseba Ugalde Ayarzaguenak eskatuta, Idineia Ribeiro y Neves-en aurka. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

42/2015 EPAIA

Epailea: Leticia Badiola Perez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Joseba Ugalde Ayarzaguena.

Abokatua: Ildefonso Saenz Tabueña.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua: Idineia Ribeiro y Neves.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: Joseba Ugalde Ayarzaguenak eta Idineia Ribeiro y Neves-ek osatutako ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

1.– Joseba Ugalde Ayarzaguena eta Idineia Ribeiro y Neves ezkontideek osatutako ezkontza desegiteko agintzen da.

Epaia irmoa delarik, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4760 0000 33 004814). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Idineia Ribeiro y Neves demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), 2015eko martxoaren 9an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala