Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2015eko apirilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1667

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, itzulketa-ebazpenen berri jakinarazteko dena.

Posta-zerbitzuak ezin izan ditu jakinarazi aplikatu beharreko arauak ez betetzeagatik tramitatutako itzultze-espedienteetan hartutako ebazpenak, 329/2003 Dekretuaren babespean emanak eta eranskinean ageri diren espedienteei buruzkoak (Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren III. Kapituluaren –Plantillak berritzeko laguntzak– I. sekzioa –Txanda-kontraturako laguntzak–). Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki honen bitartez jakinarazten dira, eta, gainera, honako ohar hauek egiten dira:

1.– Eranskinean adierazitako zenbatekoa itzuli beharra ebazten da, eta gehienez bi hilabeteko epean itzuli beharko da, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Laboral Kutxan Lanbideren izenean dagoen ES73 3035 0012 71 0120140002 IBAN zenbakian. Ohartarazten da diru-sarrera epe horretan egiten ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko dela.

2.– Eranskinean adierazitako zenbatekoaz egiteke zegoen ordainketa deuseztatzea ebazten da.

3.– Administrazio-bidea agortzen duten ebazpen horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.– Aipaturiko ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan, Gasteizko Jose Antxotegi kaleko 1. zenbakian (01009).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala