Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1755

AGINDUA, 2015eko martxoaren 17koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación José María Imaz fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko ekainaren 27an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan, sarrera eman zaio patronatuko kide Xabier Aldareguia Moreno jaunak Fundación José María Imaz fundazioaren ordez aurkeztutako eskariari.

Eskabidearekin batera, honako eskritura publiko honen bi kopia baimendu aurkeztu dira: fundazioaren helbidea eta estatutuen artikulu bat aldatzeari eta patronatuko kontseilu-kide baten kargugabetzeari eta izendatzeari buruzko eskritura publikoa, 2014ko martxoaren 7an Fundación José María Imaz fundazioaren patronatuko idazkari Pedro Hualde Barrio jaunak egiletsia Donostiako Fermín Lizarazu Aramayo notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 774).

Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2014ko urtarrilaren 16an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Pedro Hualde Barrio patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2014ko martxoaren 3an, Donostian, lehendakariaren oniritziarekin. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren helbidea aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 5. artikulua ere aldatzea.

Ziurtagiri horretan, nolanahi ere, ez dira jaso ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuko 34. artikuluan aurreikusitako elementuak (101/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena).

Bigarrena.– 2014ko urriaren 8ko idazki baten bidez, dokumentazioan atzemandako hutsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioen Erregistroak Fundazioari, eta 2015eko martxoaren 12an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sartu zen Fermín Lizarazu Aramayo Donostiako notarioaren aurrean 2014ko azaroaren 14an egiletsitako eskritura publikoaren bi kopia (protokolo-zenbakia: 3.589), aurretik emandako bestea zuzentzekoa. Eskritura publiko horrekin batera, Donostian 2014ko urriaren 31n emandako ziurtagiria aurkeztu zen, lehenengo aurrekarian zehaztutakoa, hain zuzen ere.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación José María Imaz fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz, zeina 2014ko martxoaren 7an egiletsi baitzuen Fundación José María Imaz fundazioko patronatuko idazkari Pedro Hualde Barrio jaunak, fundazioaren izenean eta ordez, Donostiako notario Fermín Lizarazu Aramayo jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 774). Eskritura publiko hori zuzendu egin zen, notario beraren aurrean 2014ko azaroaren 14an egiletsitako beste eskritura baten bidez (protokolo-zenbakia: 3.589).

Inskripzio horren ondorioz, fundazioaren helbide soziala hau izango da aurrerantzean: Askatasunaren hiribidea, 11 - 6. ezk., Donostia.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala