Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2605

1036/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena.

Aztertu dugu Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 258/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 9ko EHAAn (46. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea izendatzea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala