Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2606

1037/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Miguel Campayo Pérez jauna Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko asistentzia koordinatzeko zuzendari izendatzen duena eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertu dugu Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko asistentzia koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 2ko 259/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 9ko EHAAn (46.zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Juan Miguel Campayo Pérez jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Juan Miguel Campayo Pérez jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua lanpostu funtzionalaren 8554 plazaren jabea dena, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko asistentzia koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Miguel Campayo Pérez jauna izendatzea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko asistentzia koordinatzeko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena.– Juan Miguel Campayo Pérez jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala