Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2607

IRAGARKIA, Araubidezko Garapenerako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialaren 2015eko ekainaren 5eko 67 zenbakiko alean, Araubidezko Garapenerako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesdunek Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari bidaliko dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan xedatutako eraren batean aurkeztu beharko dira. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Adeitasunez, agur eta erdi.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 29a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

ERNESTO TERRAZAS ABASCAL.


Azterketa dokumentala