Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2609

AGINDUA, 2015eko ekainaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita hauteskunde-gaietan arbitraje-prozedurak egiteko jarduketengatik eta izendatutako arbitroengatik ematen den diru-konpentsazioaren zenbatekoa.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak eta Administrazio Publikoko Enplegatuen Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 44. artikuluak xedatzen dutenez, hauteskundeen arloan egiten diren aurkaratzeak arbitraje-prozedura baten bitartez izapidetuko dira, eta arau horietan bertan araututako prozeduren arabera izendatuko dira arbitroak.

Euskal Autonomia Erkidegoan Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortzen dituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian konpentsazio ekonomikoaren zenbatekoa ezarri zen, Langileen Estatutuaren 76. artikuluan eta hauteskunde sindikalen arloan aplikatu beharreko gainerako arauetan aurreikusten diren arbitraje-prozedurak gauzatzeko izendatutako arbitroek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten jarduketetarako.

Halaber, aipatutako Hirugarren Xedapen Gehigarriaren bigarren puntuan, diru-konpentsazioa Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuak zehaztutakoa izango dela aurreikusten da.

Zehaztutako kopurua aldatu gabe 14 urte igaro direnez, egoki da hori eguneratzea.

Adierazitakoagatik guztiagatik, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriaren bigarren puntuak ematen didan eskumena erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hauteskunde-arloko nahitaezko arbitraje-prozesuetan esku hartzeko lan-agintaritzak izendatzen dituen arbitroek jasotzen duten diru-konpentsazioaren zenbatekoa eguneratzea, eta kopuru hori 250 euron uztea, oro harreko zenbateko gisa, ematen den arbitraje-laudo bakoitzeko.

Bigarrena.– Guztiek honen berri izan dezaten, argitara bedi agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Agindu honek 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondore ekonomikoak, data horretatik aurrera izan diren hauteskundeei lotuta eman diren arbitraje-laudoei dagokienez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Aurkaratzeko bideak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Indarrean sartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 3a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala