Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2611

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 4koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita izendapen hau: Gipuzkoako eta Arabako lurralde historikoetako Aizkorri-Aratz (ES2120002) izendatzea Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE).

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 27ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Gipuzkoako eta Arabako lurralde historikoetan Aizkorri-Aratz (ES2120002) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea behin-behinean onartzea.

Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuak onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat, administrazioen eta ingurumena babesteko helburu duten irabazte-asmorik gabeko erakundeen entzunaldi-izapideak egin behar dira, eta jendaurrean jarri: eremuen izendapenak, lekuen kartografia mugapenarekin batera, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, haien kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Gipuzkoako eta Arabako lurralde historikoetako Aizkorri-Aratz (ES2120002) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea. Jendaurrean jarriko da EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 2015eko abuztuaren 13ra arte; epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.eus/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, herritarrak atenditzeko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

Eusko Jaurlaritza.

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 4a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala