Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2613

IRAGARKIA, honako kontratu honen formalizatzearen berri emateko dena: txikizkako merkataritzaren arloko negozio-eredu berriei buruzko publizitate- eta prestakuntza-kanpaina kontratatzea (DEC 31/01/15).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 31/01/15.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedea: txikizkako merkataritzaren arloko negozio-eredu berriei buruzko publizitate- eta prestakuntza-kanpaina kontratatzea.

c) Loteak: ez.

d) Aldizkari edo egunkari ofiziala eta lizitazio-iragarkiaren argitalpen-eguna: 2015eko otsailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 39. zk.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizkoa aurrekontua: berrehun eta hogeita bost mila (225.000) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Kontratua noiz esleitu den: 2015eko maiatzaren 19a.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2015eko maiatzaren 25a.

c) Kontratista: Consulting Orbere, S.L.U.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta berrogeita hamabost mila laurehun eta hamar (155.410) euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala