Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2015eko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2617

IRAGARKIA, honako ebazpen honen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan interesdun diren pertsonak epatzeko dena: Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, erakunde autonomo horretako lanpostuak berriro atxikitzeko prozeduraren oinarriak arautzen dituena, Lanbideren giza baliabideak berrantolatzeko planarekin bat etorriz.

Honen bidez jakinarazten da administrazioarekiko auzi-errekurtso hauek jarri direla 2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpen horren aurka (Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, erakunde autonomo horretako lanpostuak berriro atxikitzeko prozeduraren oinarriak arautzen dituena, Lanbideren giza baliabideak berrantolatzeko planarekin bat etorriz):

– 90/2015 prozedura arrunta, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko administrazioarekiko auzien epaitegian; Lanbideko langile batek jarri du errekurtso hori.

– 91/2015 prozedura arrunta, Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko administrazioarekiko auzien epaitegian; CC.OO., ELA, LAB eta UGT zentral sindikalek jarri dute errekurtso hori.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, honako honen bidez, prozedura horietako interesdun guztiak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialetan agertu eta pertsonatu daitezkeela, komeni bazaie. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 26a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JAVIER CARLOS DE BERGARA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala