Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2015eko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3308

AGINDUA, 2015eko uztailaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko den Agindua bigarren aldiz aldatzen duena.

2013ko uztailaren 10eko Agindua aldatu egin behar da. Agindu horrek, 2013ko uztailaren 31ko EHAAn argitaratuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu eta 2014ko uztailaren 11ko EHAAn argitaratutako 2014ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez aldatu zen.

Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bateginaren 33. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, Euskal Autonomia erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuak dioenarekin bat etorriz eta Ogasuna eta Finantzak Sailak dagokion espedienteari aldeko informea eman diola, honako hau

XEDATU DUT:

Lehen artikulua.– 5. atala gehitzen zaio 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren 2. artikuluari. Agindu horrek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarenak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu. Aldaketaren ondorioz, atal hori horrela idatzita geldituko da:

«5.– Behin prezio publikoaren ordainketa egindakoan, orokorra edo epekakoa, ikasleak soilik berreskuratu ahal izango du zenbatekoa kasu bakar batean, hau da, prezioa ordaintzera behartutakoari egoztekoak ez diren arrazoiengatik jarduera egiterik ez dagoenean edo zerbitzua ematen ez denean.»

Bigarren artikulua.– Aldatzen da 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren 5. artikuluaren 1. atala. Agindu horrek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarenak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu. Aldaketaren ondorioz, atal hori horrela idatzita geldituko da:

«1.– Berariazko Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetarako aplikatuko den prezio publikoa 18 eurokoa izango da, matrikula egitean ordainduko direnak».

Hirugarren artikulua.– Aldatzen da 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren eranskina. Agindu horrek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarenak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu. Aldaketaren ondorioz, Agindu honen eranskinak ordezkatuta geldituko da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala