Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2015eko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3309

ERABAKIA, 2015eko uztailaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena. Honen bidez, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko seigarren xedapen iragankorrean zehaztapen bat egiten da berrantolaketaren eraginpeko ikastegietako batzarretan ikasleen ordezkariak berritu ahal izateko.

AURREKARIAK

2015eko otsailaren 5ean Gobernu Kontseiluak egindako bileran, onartu zen UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrari seigarren xedapen iragankor bat gehitzea, ikastegien berrantolaketaren eragina jasoko duten ikastegietako batzarretako kideen agintaldia luzatzeko.

Zenbait gorabehera dela eta, oraindik ez da indarrean sartu egitura berria. Hala ere, Klaustrorako hauteskundeak deitzeko izapideak egiten hasi beharra dago, unibertsitate askok hauteskundeetako egutegi horri jarraituz berrituko baitituzte ikastegiko batzarrerako 2013an aukeratutako ikasleen ordezkariak; ordezkariak berritzeko izapide horrekin aurrera egiteko, lehenengo, batzarrek onartu behar dute, eta, onartu ere, ahal den heinean, irailean onartu behar dute.

Ikasleen ordezkari askok ikasketak bukatu dituztenez, batzar batzuetan –besteak beste berrantolaketaren eraginpeko ikastegietakoetan– ez dago talde horren ordezkaririk, eta, beraz, ez dago ikasleen kontseilurik; horrela, bada, beharrezkoa da paragrafo bat gehitzea seigarren xedapen iragankor horri, horrela berrantolaketaren eragina jasoko duten ikastegietan ikasleek aukera izan dezaten ordezkariak aukeratzeko.

Horrela, bada, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honakoa

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko seigarren xedapen iragankorrari paragrafo hau gehitzea:

«Lehenengo paragrafoan xedatutakoa ez zaio ezarriko ikastegiko batzarretan ikasleen ordezkariak berritzeko prozedurari.»

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Aldaketa hau indarrean sartuko da argitaratzen den egunean bertan.

Leioa, 2015eko uztailaren 9a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala