Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2015eko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3310

1288/2015 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari Jose Luis Elexpuru Markaida jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 451/2014 Ebazpenaren bitartez, Jose Luis Elexpuru Markaida jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen (maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jose Luis Elexpuru Markaida jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari, berak hala eskatuta, kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanda.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2015eko ekainaren 18tik aurrera jarriko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala